Koronabirusaren aurrean, oinarrizko beharrak asetzeko protokoloa:
Udalak, Azkoitiko Gurutze Gorriak eta herri ekimenetik sortutako bolondres sareak adostu dute COVID-19 birusaren aurrean hartu diren salbuespeneko neurrien ondorioz etxean konfinatuta edo/eta koarentenan dauden eta zaurgarritasun egoeran dauden azkoitiarrei etxean laguntzeko protokoloa. Zaurgarritasun egoeran daudenei edota 65 urtetik gorako pertsonei lagundu nahi zaie, beti ere, horiek ez badute sarerik (familia, lagunak, bizilagunak...). Zerbitzuak honakoak jaso ditzake:
• Oinarrizko beharrak hornitzea: elikagaiak, oinarrizko higiene eta garbiketa produktuak.
• Zaborra ateratzea.
• Medikamentu preskribatuak hornitzea.
• Itxoin ezin dezaketen izapideak eta kudeaketak egitea.
Honakoak izango dira jarraitu beharrekoak:
- Beharra duen azkoitiarrek Azkoitiko Udaleko Gizarte Ongizatera deitu beharko dute 943 85 71 74 telefonora eta beharrezkoak diren datuak hartuko zaizkie.Udaleko Gizarte Zerbitzuen arreta telefonikoaren ordutegia: 8:00-15:00, astelehenetik ostiralera. (Martxoaren 19an eta 20an, jaieguna izan eta Udala itxita egon arren, arreta telefonikoa emango da aipatu ordutegian)
Horrez gain, Gurutze Gorriko 945.22.22.22 telefonora edota Caritaseko 688.662.773 telefonora deitu daiteke. - Udaleko gizarte langileak kasua aztertuko du eta zerbitzuaren onuraduna izan daitekeela ondorioztatzen bada bere datuak Azkoitiko Gurutze Gorrira bideratuko ditu, baita ere behar duen laguntza mota.
- Azkoitiko Gurutze Gorria zerbitzuaren onuradunarekin jarriko da harremanetan eta adieraziko dio noiz gerturatuko den boluntarioa bere etxera.
- Gurutze Gorriko boluntarioa pertsonaren etxera joango da eta erosketa eta medikamentu zerrenda jasoko du, baita ere horiek ordaintzeko dirua eta osasun txartela beharrezkoa balitz.
- Erosketa egin ondoren, boluntarioak erosketa pertsonaren etxera eramango du.
* Une oro bermatuko da boluntarioaren eta zerbitzuaren onuradunaren arteko kontaktu zuzenik ez egotea. Horrez gain, bai pertsona boluntarioari bai onuradunari azalduko zaizkie birusa ez kutsatzeko jarraitu beharreko higiene jarraibideak.
** Soilik beharrezkoak diren elikagaiak eta higiene artikuluak erosiko dira.
***Azkoitian sortutako boluntario sare horretako kide izan nahi duen herritarrak auzolana.azkoitia@gmail.com helbide elektronikora idatzi dezake honako datuak zehaztuta: Izen-abizenak, telefono zenbakia, Nortasun Agiri zenbakia, disponibilitatea eta bizitokia. .
****Boluntario sarea Azkoitiko Gurutze Gorriaren bitartez kudeatuko da eta beharren arabera eskatuko zaie boluntarioei euren laguntza.
*****Zerbitzu hau Azkoitiko herri ekimenetik, Gurutze Gorritik eta Azkoitiko Udaletik hasi den heinean, eta osasun zerbitzuetako langileei merezitako eskerrak ematen dizkiegun bitartean, ezin ditugu ahaztu hainbat eta hainbat autonomo eta dendari txikiengan bizi dugun egoera honek izango dituen eragina. Komertzio txikixe herrixen esentzixe!