Egoera honen aurrean, Udalak gogorarazi nahi du Emakumeen aurkako Indarkeriaren Biktimentzako Telefono bidezko Arreta zerbitzua 24 orduz eta urteko egun guztietan ematen dela. Laguntza behar duenak 900 840 111 telefonora dei dezake. Zenbaki honek ez du telefonoko fakturan arrastorik uzten.
Isolamendu egoera honetan euren erasotzaileekin etxean sartuta dauden emakumeek laguntza eta arreta eska dezakete, halaber, Udaleko Gizarte Zerbitzuetara deituta, 943 85 71 74 zenbakira, 8:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera.