Berriak
Ibilgailuen zirkulazio zergaren ordainketa atzeratu egingo da
Udalak momentuz atzeratu egin du ibilgailuen zirkulazio zergaren ordainketa eta ez du zergaren kobrantzarako epe berririk oraindik zehaztu. Zerga egutegiak jasotzen duenaren arabera, martxoaren 2tik apirilaren 17ra ordaindu beharko zen zerga baina koronabirusaren krisiak egutegia egokitzera behartu du, batez ere, konfinamendu egunetan herritarren ez dezaten tramiterik egin behar izan.