Gomendioak zorroztasunez betetzea eskatzen du Udalak eta ahal den neurrian, etxetik ez ateratzea.
Eusko Jaurlaritzak ondorengo neurriak hartu ditu:
-Mugak adin nagusiko pertsonak bisitatzeko egoitza publiko edo pribatuetan, bisita kopurua murriztuz. Eguneko pertsona bakar batek egin ahalko du bisita eta aurrez tenperatura hartu beharko du zentroko sarreran. 37ºCtik gora ematen dutenek ezingo dute sartu.
-Ez da aktibitaterik egongo museo, erakusketa areto edo ostalaritza establezimenduetan (etxez etxekoz zerbitzua kenduta), jokorako lokatetan, txoko edo elkarte gastronomikoetan eta gurtzeko guneetan. Ezingo da inolako aktibitaterik egon metro eta erdiko segurtasun distantzia bermatzen ez den tokietan. Distantzia hau gorde beharko da edozein motatako bilkuretan.