Departamentu buruekin eta Bozeramaile Batzordearekin bildu da Javier Zubizarreta alkatea eta, besteak beste, erabaki da jolas-parkeak eta eraikin publikoak - udaletxea ezik – ixtea, eta eraikin horietan ematen diren zerbitzu publikoak bertan behera uztea. Agenda osatzen duten ikastaro, ikuskizun eta bestelakoak ere etenda geratzen dira.
Neurria gaur arratsaldeko 15:00etan jarriko da indarrean eta printzipioz martxoaren 29ra arte luzatuko da, beti ere, birusaren eboluzioaren arabera.
Neurrien helburua da, Javier Zubizarreta alkateak azaldu bezala, osasun komunitarioa babestea, batez ere adin nagusiko pertsonak, Koronabirus kasuak areagotu ez daitezen eta osasun zerbitzu publikoek gainezka egin ez dezaten.
Udal barrura begira ere hainbat erabaki hartu da langilegoari begira bai higiene eta babes mailan eta bai ordutegien malgutasunari begira kontziliazioa ahalbidetzeko.
Ondorengo neurriak hartu dira jakinda egoera aldakorra dela eta erabakiak unean unean hartzen joatea eskatzen duela:
UDALA
Udaletxean zabalik mantenduko dira herritarrentzat:
Herritarren Arreta Bulegoa
Udaltzaingoa
Gizarte Zerbitzuen saila
Gainerako departamenduetara sarrerarik ez dute izango herritarrek, nahiz eta langileak lanean aritu.
Udalaren gomendioa da ahal diren izapide edo kontsulta guztiak telematikoki edo telefono bidez egitea 943 08 00 80 telefonora deituz.
Norbaitek derrigorrez udaletxera etorri behar badu kontutan hartu beharko ditu bertako gomendioak, distantziak mantendu, banaka sartu, e.a. Bertako jakinarazpenei jaramon egitea eskatzen zaie bertaratu beharra dutenei.
ITXITA EGONGO DIRA ETA ZERBITZU PUBLIKORIK EZ DA EMANGO ONDORENGO ERAIKINETAN:
• ELKARGUNEA: Harrera bakarrik egongo da zabalik. Telefono zerbitzua martxan egongo da.
• ELKARGUNEKO MUSIKA TALDEEN GELAK
• ARTXAMENDI TOPALEKUA
• ABARKETATXO LUDOTEKA
• AIZKIBEL UDAL LIBURUTEGIA
• KULTUR ETXEA. Itxita hirugarren solairua.
• HIZKUNTZA ESKOLA
• BAZTARTXO ANTZOKIA
• GUREA PILOTALEKUA
• TXERLOIKO ETA SAN JUANGO FUTBOL ZELAIAK
• TXERLOIKO TENIS PISTAK
• UMEEN JOLAS PARKEAK
• JUBILATUEN ELKARTEAREN EGOITZA
• BIZKARGI MUSIKA ESKOLA. Aurreikusitako ekintzak ere etenda geratzen dira.
MARTXAN JARRAITUKO DUTE
GARRAIO PUBLIKOA: URBANUE
Herri barruko garraio publikoak zerbitzua ematen jarraituko du baina kendu egingo da goizean 8:45ean Bizenta Mogel eta Xabier Munibe Ikastolara eta Floreaga ikastetxera doan ibilbidea. Bestela, normaltasunez jarraituko du.
LARUNBATETAKO AZOKA ETA BERDURA PLAZAKO AZOKA
ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA
Zerbitzuak martxan jarraituko du. Langileek badute protokolo bat kasu bakoitzean nola jokatu jakiteko.