Ile-apaindegiak zerbitzua ematen jarraituko du
Ile-apaindegiak zerbitzua ematen jarraituko du baina beharrezkoa izango da aurrez hitzordua hartzea 943 85 36 25 telefonora deituta. Ile apaindegirako sarrera itxita egongo da eta aurrez hitzordua hartuta dutenei bakarrik zabalduko zaie sarrera.
Berriak
Udalak Jubilatuen Elkartearen egoitza itxi du Osasun sailaren gomendioaren aurrean
Gaur goizean Udalak Plaza Ondo Jubilatuen Elkartearen egoitza itxi du Koronabirusaren aurrean prebentzio neurri gisa, Osasun sailak eta Osakidetzak emandako gomendioa jarraituz.
Osasun sailak aldi baterako itxiera gomendatu du baina ez du argitu noiz arte luzatuko den itxiera.
Osasun sailaren arabera, gaixotasunaren ondorioek gehien kaltetzen dituzten herritarrak adinekoak dira eta gutxiago kutsatu daitezen neurriak gogortzea erabaki da, adinekoak elkartzen diren guneetara prebentzio-neurriak zabalduz.