Berriak
Mezuz eta irudiz osatutako emakumearen aldeko oihu ozena
Martxoaren 8aren bueltan, herriko ikastetxeetan lanketa polita egin dute benetan eta gaur elkarrekin partekatu dute, udaletxeko fatxadatik egindako muralak zintzilikatuz ekintza sinboliko bati bide emanez. Parte hartu dute Floreaga ikastetxeak, Xabier Munibe Ikastolak, Bizilore Eskola Aktiboak, Azkoitia BHI-k eta Izarraitz Lanbide Heziketak.
Eskolekin batera, Udalak, kale-hezitzaileek eta Gazteria Zerbitzuak osatutako Hezkidetza Foroan sortu zen ideia eta gaur ikusi ahal izan da emaitza.