Formakuntzari eta lan merkatuari begira hizkuntzek duten garrantziaz jabetuta jarri zen martxan egitasmoa, herritarrei hizkuntzak ikasteko erraztasunak emateko asmoz.
Saioak doakoak dira eta Olwen Mears galestarrak zuzenduko ditu pintxo-poteak sortzen duen kale giroan.
Aurten martxoaren 5ean eta 26an, apirilaren 23an eta maiatzaren 7an izango dira saioak.
Parte hartzea irekia da, beraz interesa duen edonork har dezake parte. Taldea aipatu egunetan Gaztanenea Formakuntza Zentroan elkartuko da arratsaldeko 19:30ean.
Berriak
Berriro martxan da pintxo-potea ingelesez ekimena
Berriro martxan da aisialdiaz gozatuz ingelesa praktikatzeko aukera. Udaleko Hezkuntza sailak, Gaztanenea Formakuntza Zentroarekin bat, ostegunetako pintxo-potea aprobetxatuz, hizkuntza praktikan jartzeko aukera luzatu du hainbat saio antolatuz. Helburua da modu ludikoan eta ingelesean trebatzea helburu dutenei zuzenduta, bide ezberdinak eskaintzea.