Aste honetan, berriz, ostiralean, martxoak 6an, Hezkidetza Foroan erabakita bezala, herriko bost ikastetxeek Udaletxeko fatxadatik muralak zintzilikatuko dituzte geletan landu dituzten aldarrikapen mezuak zabalduz. Parte hartuko dute Floreaga ikastetxeak, Xabier Munibe Ikastolak, Bizilore Eskola Aktiboak, Azkoitia BHI-k eta Izarraitz Lanbide Heziketak. 11:00etan izango da.
Martxoak 9an, astelehenean, berriz, berdintasunaren aldeko doinu, erritmo eta errimak izango ditugu. 18:00etan batukada feministak kalejira abiatuko du Elkargunetik Herriko plazara. Ondoren, plazan, Erniarraitz Bertsozale Elkarteko emakume bertsolariek bertso saio eskainiko dute.
Artxamendi Topalekuan ere, Gazteria zerbitzuaren eskutik, gogotik ospatuko dute martxoaren 8a. Bihar, Emakumeen Nazioarteko Eguna aurkeztuko dute eta etzi, martxoak 4an, hitzaldia emango dute Intza Lizarazu eta Libe Urtzelai kirolariek “Neska kirolariak, beren bizipenak” izenburupean. 18:30ean izango da Artxamendi Topalekuan.
Martxoak 6an, topalekuko gazteek mural pintaketan eramango dute arratsaldea, Azkoitia BHI zentroaren parean, sihesbide azpiko horma margotuko baitute.
Eta Artxamendi Topalekuko egitaraua borobiltzeko zine emanaldia izango da martxoaren 7an, 17:00etan. “Girlhood, Banda de Chicas” filma botako da topalekuan.
Berriak
Udalak hainbat jarduera antolatu ditu martxoaren 8aren bueltan
Udalak, herriko ikastetxeekin eta Gazteria zerbitzuarekin bat eginda, hainbat jarduera antolatu ditu martxoaren 8aren bueltan, beste behin Emakumeen Nazioarteko Egunaren aurrean, berdintasun mezua ozen aldarrikatzeko. Egitaraua aste honetan bertan hasiko da mamitzen edo gauzatzen, baina aurreko astean bertan, otsaileko udal osoaren bilkurak “Mundua eraldatzen duen emakumeen boterea” lelopean, Udalaren adierazpen instituzionala onartu zuen.