“Edalontziak poltsa horietan sartuko ditugu, migratzaile bakoitzak bere edalontzia izan dezan”. Bere hitzetan, inpotentzia egoera bizi da mediterraneoan eta arazoak gehitzen doaz. “Orain, koronabirusa. Mugarik Gabeko Medikuak duten Ocean Viking itsasontziak erreskatatu dituen migratzaileak koarentenan daude”.
“Orain arte jendeak gerraren ondorioz bere bizitza arriskuan ikusten zuelako ihes egiten bazuen, orain aldaketa klimatikoak eragindako migrazioak areagotzen ari dira. Manos Unidas-en azken kanpainaren leloak hala dio “Planetaren aurkako tratu txarrak gehien sufritzen dituena ez zara zu”. Herrialde txiroenak ari dira gehien sufritzen”.
Aita Marik bere azken erreskatean 159 lagun atera zituen eta une hauetan atzerritarrentzako Internamendu zentro batean daude portu seguru batera ateratzeko agindua jaso zain.
Aurreikuspenen arabera, martxoaren 5ean helduko dira tripulazioko kideak eta boluntarioak Aita Marira misio berri batera ateratzeko asmoz. Momentu honetan mediterraneoan ez dago erreskaterako itsasontzi bakar bat ere. “Sea Watch GKE alemaniarra Messinako portuan dago erreskatatutako migratzaileekin eta Mugarik Gabeko Medikuak erakundearen Ocean Viking koarentenan dago Siziliako Pozzallo portuan koronabirusa dela-eta”.
Azkoitiko Udalaren laguntza ekonomikoa Chios irlara
Bitartean SMH Vialeko errefuxiatuen kanpamenduan lanean ari da, Greziako Chios irlan. Azkoitiko Udalak SMH GKEari emandako 7.053,49 euroko diru-laguntza hara bideratuko da. “Kanpamendua 1.085 lagunentzat da eta oraintxe bertan 6.000 pertsonatik gora daude pilatuta. Ospitala, non osasun-langileak dauden mediku eta erizain boluntarioak, hemen obretan erabiltzen den etxola modukoa da. Bakoitza ahal duen bezala bizi da, batzuk kanpadendatan, beste batzuk olanekin muntatzen dute...”
Argazkia: SMH