Berriak
Haurrak izan dira aurtengo inauterietan murgiltzen lehenak
Ostiral Mehe egunean, haurrak dira protagonista. Kalejiran atera dira neska-mutilak ikastetxeetatik eta eguraldia lagun, hamaika pertsonairen larruazalean sartuta hartu dituzte kaleak. Dotore mozorrotuta, umoretsu eta kaleak koloreztatuz egin dute ibilbidea Herriko plazan meriendaz gozatu aurretik. Inauterietan murgiltzen eurak izan dira lehenak. Kalejira eta merienda ondoren, Oihan Vegarekin dantzaldia izan dute. Oraindik asko dago ikusteko eta bizitzeko.
Horra arratsaldeak eman duena iruditan: