21:30etik aurrera, berriz, festak Elkargunean jarraituko du. Bertan 12 eta 17 urte bitarteko nerabeentzat Disko Festa antolatu da DJ Xabi Fest-en eskutik. Mozorro lehiaketa eta sariak ez dira faltako.
Larunbata, otsailak 21, egun handia izango da baita. Eguerdi partean Txalkor Txistulari taldearen kalejira eta Azkoitiko Musika Bandaren eta Bizkargi Musika Eskolako Banda Txiki-ren kalejirak izango dira. Arratsaldean, Urolatarrak Txarangaz, Kantu Kolore Haur Berbenaz eta Ilargi Beltza taldearen dantzaldiaz gozatzeko parada eskainiko da. Gauez Ilargi Beltzak Herriko plaza girotzen jarraituko du.
Eta gau erdian ezagutuko dira aurtengo Mozorro Lehiaketako saridunak. Umorea eta giro ona ez dadila falta!
Ondo pasau karnabalak!
Berriak
Badatozela, badatozela karnabalak!
Etxeko trapu zaharrak, mozorro dotoreak eta sofistikatuak, originalak, beldurgarriak, landutakoak edo azken momentuan pentsatutakoak. Denetarik ikusiko dugu kaleetan. Kontua, dibertitzea eta gozatzea aurtengo inauteriez haur, gazte eta helduek. Horretarako, Udalak egitarau zabala antolatu du.
Etzi, ostirala, haur eta gazteen eguna izango da. Arratsaldez, urtero legez, ikastetxeetatik kalera aterako dira umeak kalejiran eta ondoren, Herriko plazan merienda izango dute Oihan Vegak giroa animatzen duen bitartean.