Horra aurtengo aldarrikapen testua:
OZTOPO GEHIAGORIK EZ
Bihar Haur Minbizidunen Nazioarteko Eguna da eta arreta deitzeko lemarik aproposena “OZTOPO GEHIAGORIK EZ” dela pentsatu dute Espainiako Haur Minbizidunen Gurasoen Federakundetik.
Oztopoetan pentsatzen dudanean, atletismoan jauzi egin behar ditugun hesietaz gogoratzen naiz, edo futbolean ipintzen den hesian, baloia atera iritsi ez dadin saiatzeko... Oztopo hauek erraz gainditu daitezke eta oso pozik sentitzen naiz lortzen dudanean.
Baina beste oztopo mota batzuetaz hitzegiten dutela uste dut, denbora askoz entzuten ari naizen hitza bait da. Agian, batzuetan gertatzen zaizkigun gauzak eta bizitza pixka bat zailagoa egiten diguten gauza horiek izan daitezke. Kasu hauetan, nire familiak asko laguntzen dit hesi hauek gainditzen, ziur eta babestua sentiarazten. Baino ni eta nire familiaren mendean ez dago dena. Edozen egunetan jar zaitezke gaixo, ospitalera joan behar izan aina, probak egin behar dizkigute eta agian, ingresatuta gelditu behar zara. Zer gertazen ari zait? Zergatik nago hemen? Galdetu egiten zara zure barnean, eta orduan bildurra agertzen da, hau oso zaila dirudi eta. Une horretan lehen aipatutako oztopoak benetan zer diren eta ekartzen duten guztia jakiten hasten zara: anai-arrebak, aitona-amonak, lagunak... egunero ikusteko aukerarik gabe egotea, ikastolara ezin joan, ikasi ezta kirolarik eta jolas egin ezina. Gustatzen zaidan guztia egin ahal ezin izatea.
Badakit sendatu behar naizelako nagoela ospitalean, nire aldamenean dauden langile guztiak oso tratu ona ematen nautela, baina funtsean zerbait falta da, nik konturatu gabe zoriontsu egiten zidan guztia hain zuzen. Ospitalean lagun pila egin ditut, eta askotan elkarte bateko pertsonak datoz nirekin eta nire gurasoekin hitzegitera. “OZTOPO GEHIAGORIK EZ” esaten entzuten ditut, nahiz eta hasieran, oso ondo zer esan nahi zuen jakin ez arren, uste dut guk beste hiri batetara, aitatxok nirekin egoteko bere lana utzi duen eta nire anai-arrebak urrun nire aiton-amonaren kargu egotera joan behar izatearekin zerikusia duela.
Espainiako Haur Minbizidunen Gurasoen Federakundeak, hau osatzen duten 21 elkarteek eta elkarte hauek osatzen dugun pertsona guztiak oztopo guzti hauek ezabatzeko edo txikiagozteko lan egiten ari gara. Horregatik duela urte askotik proposatzen ari gara, minbiziaren diagnostikoaren unetik adingabeko guztientzako %33 aren ezgaitasun gradua lor dezaten. Neurri honekin, oztopo batzuk ezabatzea lortu zitekeen, eta horregatik, Haur Minbizidunen Nazioarteko Egun honetan, nik ere “OZTOPO GEHIAGORIK EZ” diot.
*Argazkia: www.aspanogi.org