Sinopsiak horrela dio:
Behin batean norbaitek munduko errezeta liburu guztiak desagertarazi zituen eta jendeari sukaldatzea ahaztu zitzaion. Ordutik inork ez du benetako janaria jaten. Hirian ireki diren Amonioburger-etan saltzen diren hanburgesak bakarrik jaten ditu jendeak.
Juan Mari sukaldari ezaguna zen,eta bere jatetxea beti leporaino beteta izaten zuen. Baina bere errezeta liburua desagertu zenetik,ospea eta bezeroak galdu egin ditu. Eta bankuak jatetxea isteko mehatxua ere egin dio. Juan Mariren seme alabek,Hansel eta Gretel, ez dute hau onartuko eta bankuarekin hitz egitera joateko erabakia hartuko dute. Arazo bat dago ordea,bankura iristeko basoa zeharkatu behar da. Eta kondairak dioenez, bertan, karameluzko sagarrak ematen dituen zuhaitz bat dago. Sagar horietako bat probatzen duena ez da inoiz etxera bueltatuko…
Berriak
Haurrei zuzendutako “Hansel eta Gretel” antzezlana , Borobil Teatroaren eskutik
Borobil Teatroa konpainiak sei urtetik gorako haurrei zuzenduta, “Hansel eta Gretel” antzezlana taularatuko du larunbatean, otsailaren 15ean. Hitzordua 18:00etan izango da Baztartxo Antzokian eta sarreraren prezioa sei eurokoa izango da.
Obraren egilean Grimm anaiak dira eta Anartz Zuazuak zuzendutako lana da. Aktoreak, berriz, Kepa Errasti, Libe Aranburu eta Asier Oruesagasti dira.