Berriak
Beherapen Azoka antolatu du Herrixen Merkatari Elkarteak larunbaterako
Herrixen Merkatari Elkarteak Beherapen Azoka antolatu du larunbaterako, otsailaren 15erako. 10 establezimenduk hartuko dute parte eta Balda plazan jarriko dituzte postuak. Eguraldiak lagundu ezean, ordea, azoka Elkargunera tokialdatuko dute. Halaber, haurrentzat puzgarriak eta tailerrak egongo dira helduek erosketak erosotasunez egiteko aukera izan dezaten.