Berriak
Astelehenean zabalduko da Inauterietako Mozorro Lehiaketarako izen-ematea
Datorren astelehenean, otsailaren 10ean, irekiko da Inauterietako Mozorro eta Tabernen Apainketa Lehiaketetarako izen-ematea. Parte hartu nahi dutenek aukera dute izena emateko hilaren 10etik 21era bitartean Udaletxeko Harrera Bulegoan.
Bi lehiaketak otsailaren 22an izango dira. Egun horretan Mozorro Lehiaketako partaideak 19:00etatik 20:30era eliza ataritik pasa beharko dute epaimahaikideek euren balorazioa egin ahal izateko. Halaber, tabernetara 20:30etik aurrera hurbilduko dira dekorazioa ikustera.
Kontutan hartu behar da Mozorro Lehiaketan parte hartzeko 16 urte edo gehiago behar direla.