Bileran martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Eguna izan dute hizpide egun horri begira elkarrekin burutu daitezkeen ekintzez hitz egiteko.
Udalak sustaturiko Hezkidetza programaren baitan ikasleei emakumeen eta gizonen arteko egiturazko ezberdintasun egoerei buruzko formazioa eskaintzen zaie, desberdintasun egoerak antzemateko adierazleak eta gainditzeko tresnak eskainiz. Halaber, ikastetxeetan hezkidetzan beharrezko orientazioa eta aholkularitza ematen da eguneroko jardunean txertatzeko eta Hezkidetza Foroan egiten da programaren garapenaren jarraipena.
Udalak 22.000 euro bideratzen ditu programa hau garatzeko.
Berriak
Hezkidetza programa, ikastetxeetan neska-mutilen arteko berdintasuna sustatuz
Herriko ikastetxeetan Hezkidetza Programa garatzen dute, neska-mutilen arteko berdintasuna sustatzeko, sexuaren araberako estereotipoak eta rolak alboratuz eta era guztietako bazterkeria eta indarkeria desagerrarazten laguntzeko. Programaren sustatzaileak, Hezkidetza Foroa osatzen duten kideak, bi hiletik behin elkartzen dira eskoletan egiten ari diren lanketaren balorazioa egiteko eta aste honetan bildu dira. Udalarekin batera, Hezkidetza Foroan parte hartzen dute bost ikastetxeek, alegia, Xabier Munibe Ikastolak, Floreaga Ikastetxeak, Azkoitia BHI-k, Bizilore Eskola Aktiboak eta Izarraitz Lanbide Heziketak, kale-hezitzaileek eta Gazteria Zerbitzuak.