Urola Erdiko Mankomunitatearen ardura da bolumen handiko hondakinen bilketa eta 2017ko uztailetik Emausek eskaintzen du bilketa zerbitzua. Alabaina, kaleetan sarri agertzen dira altzariak edo tamaina handiko artikuluak edukiontzi kanpoetan eta hori saihestu nahi da.
Udalak eskatzen du mesedez bolumen handiko artikuluez desegin nahi izanez gero, Emausera deitzeko guztion artean kaleei garbi eta hondakinik gabe eusteko.