Halaber, ibaian pilatutako hiri-hondakinak jaso dira eta sastrakak moztu, ibai ertzak txukun utziz.
Udaleko brigadako langileak Altzibarren, anbulatorio parean, eta Julio Urkixoko zubitik Santa Klara bitarteko tartean ari dira lanean. Ur Agentzia berriz, Santa Klaratik Julio Urkixo 40 pareraino aritu da garbiketa lanetan, San Juanen eta Altzibarren Garbigunera iritsi arteko tartean.
Berriak
Udala eta Uraren Euskal Agentzia ibai eta erreketan garbiketa eta kontserbazio lanak burutzen ari dira
Udalak eta Ura-Uraren Euskal Agentziak sinatutako lankidetza hitzarmenaren arabera, ibaietan eta ibaibideetan bi erakundeak esku hartzeko akordioa dute eta egun hauetan garbiketa lanetan ari dira, sastrakak eta zaborrak kentzen nagusiki, landaredia berreskuratu eta ibaiaren egoera hobetzeko xedez. Finean, ibaiaren eta erreken ingurumen osasuna babesteko. Bi erakundeek ekintza plan bat dute eta bakoitzak bere eskumenekoak diren guneetan esku hartzeko konpromisoa du. Udala ibaibideetan eta herrigunetik igarotzen den ibaiaren zatian ari da garbiketa lanak burutzen. Urak, berriz, herrigunetik kanpo geratzen diren ibai ertzetan ari da. Besteak beste, tamaina handiegia hartzeagatik arriskua eragin dezaketen bananondoak kendu dira eta moztutako zuhaitzen tokian haltzak eta sahatsak sartuko dira.