Floreaga Ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako ikasleek lehenengo euren zentroetako patioak garbitu dituzte. Oteiza Frontoietan, Intsausti Jauregi inguruan, parke estalian eta Herriko plazatik Balda plazarainoko tartean egin dituzte garbiketa lanak. Jarraian zaborra Herriko plazan bildu dute eta sailkatu egin dute materialaren arabera. Ekintzari amaiera argazki erraldoiarekin eman zaio.
Berriak
Ikasleek “Azkoitti garbixe, etxie bezelaxe” aldarrikatu dute
“Azkoitti garbixe, etxie bezelaxe” lelopean Udalak abian duen kanpainarekin bat egin dute ikasleek, kaleei garbi eustearen garrantzia aldarrikatuz. Modu sinbolikoan helarazi dute mezua, kalera atera eta garbiketa lanetan aritu baitira haur eta gazteak. 160 ikasle inguruk hartu dute ekimen hezitzaile honetan.
Eskolako Agenda 21 programaren bueltan jaso zuen Udalak kale garbiketaren inguruko kanpaina egiteko proposamena. Floreaga Ikastetxeak, Azkoitia BHIk eta Izarraitz Lanbide Heziketak hartzen dute parte Eskolako Agenda 21ean baina kanpainara batu dira Xabier Munibe Ikastola eta Bizilore Eskola Aktiboa ere.