2020ko udazkenean egingo den ariketa sozialak orokorrean bi ardatz izango ditu: herritarren arteko hizkuntza ohituretan eragitea eta entitateen funtzionamenduan euskararen erabilera hazteko neurriak bultzatzea.
Euskaraldiaren lehen edizioan 2116 lagunek hartu zuten parte Ahobizi eta Belarriprest roletan eta luzera begirako ekimena denez, hurrengoetan ere helburua da euskaltzaleak aktibatzea beren egunerokoan euskaraz bizitzeko urratsak emanez.