Horren harira, gertakaria zergatik isildu den galdetzen du obrak. “Zer eragin du gazteriaren ametsetan? Zertarako betidanik sentitu da drogaren behar ezinbesteko hau?” hauek eta beste hainbat galdera jorratuko ditu ikuskizunak.
Ikastetxeetako ikasleentzat emanaldia goizez
Baina Zaldi Urdina ikuskizunetik haratago doa. Ikastetxeetan lantzeko materiala ere badute. Azkoitian, bi emanaldi eskainiko dituzte egun berean. Goizez Azkoitia BHI eta Floreaga Ikastetxeko ikasleen aurrean aurkeztuko dute antzezlana eta gauean, bigarren emanaldia eskainiko dute publiko zabalarentzat.
Ekimenaren helburua da antzerki zaletasuna sustatzea gaztetxoen artean. Udaleko Kultura sailaren asmoa da ikasturtean zehar, gutxienez behin, antzezlan bat ikusteko aukera luzatzea eskolei.
Gaueko sarreraren prezioa 8 eurokoa da. Sarrrerak leihatilan egongo dira eskuragarri emanaldia baino ordubete lehenagotik.