Berriak
Txikiak sukalde lanetan, saltsan
Txokolatezko hostopilarekin zuhaitztxoak egin dituzte gaur Ludotekako umeek. Negunebai programaren baitan, egunero dituzte ekintza ezberdinak eta gaurkoan, sukalde lanetan, saltsan ibiltzea tokatu zaie txikienei. Gaztetxoak, berriz, Topalekuan Gazte Asteaz gozatzen ari dira egun hauetan. 3x3 txapelketa, futbitoa… eta bihar, patata tortilla lehiaketa!