Berriak
Gabon parkea, umeen gozagarri
Atzo zabaldu zituen ateak Gabon Parkeak eta harrera arrakastatsua egin zieten umeek. Goiz eta arratsaldez haur mordoa bertaratu zen euren guraso edo etxekoekin. Gaur eta bihar ere aukera bera dute umeek. Goizeko 11:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Aurten, gainera, Gabon Parkea inklusiboa izateko hainbat neurri hartu dira, aniztasun funtzionala duten umeek gozatzeko parada izan dezaten.