Beatriz Pozo Dekorazioak eta Iturria Parafarmaziak bigarren sari bana ere eskuratu dute. Lehenengo establezimenduak Herritarren Saria ere jaso du, Udaleko Arreta Bulegoan eta Elkargunean jarritako kutxetan jasotako bozken artean, berak lortu baititu gehien. Facebookeko saria, berriz, Iturria Parafarmaziak eraman du, “me gusta” gehien lortzeagatik. Azkenik, Maddi Martinezek irabazi du Herrixenek bozkatu duten herritarren artean zozketatutako 50 euroko bonoa.
Sarituez gain, hainbat lagun pozarren agertu dira Herrixenek, urtero legez, zozketatutako 20 otarra jasotzean.