Aurretik enpresa berak burutu zuen igerilekuen handitzearen inguruan egindako alternatiben azterlana, aukerarik hoberena zehaztu ahal izateko. Orain garatuko den exekuzio proiektua azterlan hartan oinarrituko da.
Azterlanaren baitan hobetsitako proposamenak eskatzen du Elkarguneko futbol zelaia tokiz aldatzea. Zortzi kaleko igerilekua aurreikusten da, nahiz eta irisgarritasuna bermatzeko kale bat seguruenik arranpa bihurtu behar izan. Praktikan zazpi kale erabili ahalko lirateke. Halaber, aldagelak inklusiboak izan behar dute igerilekuaren kota berean eraikiz edo irisgarriak direnak eta harmaila berriak ere eraikiko dira igerileku berriari zerbitzua emateko.
Enpresa esleipendunak helegiteak jartzeko 15 laneguneko epea agortutakoan sinatuko du kontratua.
Aldi berean, Udala lanean ari da proiektuari bideragarritasun ekonomikoa nola eman erabakitzeko.
Berriak
Sestra enpresari esleitu zaio igerileku berriaren exekuzio proiektuaren erredakzio lana
Sestra Ingeniería y Arquitectura enpresari esleitu zaio Elkarguneko igerileku eta aldagela berrien exekuzio proiektuaren erredakzio lana. Kontratuaren arabera, Sestra arduratuko da, halaber, obren zuzendaritzaz eta exekuzioaz, eta obran segurtasunaren eta osasunaren koordinazioaz. Kontratuak 150.040 euroko (BEZ barne) aurrekontua du.
Enpresa esleipendunak, kontratua sinatzen duenetik, lau hilabeteko epea izango du lana burutzeko. Esleipendunarekin batera, beste bi enpresek parte hartu dute lizitazio prozesuan.