Halaber, argazki horietatik sortu da “Nire lagun bakardadearentzako postalak” egitasmoa, pertsonek bakardadearen inguruan dituzten gogoetak biltzeko xedez. Horretarako buzoi bat jarri da eta nahi dutenek euren hausnarketa idatzi dezakete eta buzoian sartu, gertuko pertsona bati eman edota Matia Fundaziora bidali posta bidez.
Buzoia postalekin Elkargunean egongo da azaroaren 24ra arte. Azaroaren 25etik abenduaren 15era Aizkibel Liburutegian jarriko da eta udaletxeko Arreta Bulegoan, abenduaren 16tik 31ra.