Berriak
Floreaga Ikastetxeko ikasleen bisitarekin eman zaio hasiera Adinduen Asteari
San Jose Egoitzan Floreaga Salestar Ikastetxeko ikasleen bisitarekin eman diote hasiera Adinduen Asteari. Aurreskua, bertsoak, abesti zaharrak eta dantza eskaini dizkiote egoiliarrei. Amaitzeko, gaztetxoek oparitxo bana ere eman die. Tarte polita partekatu dute gazte eta nagusiek. Aurretik, eguraldi txarrari kontra egiteko, txokolatada izan dute. Datorren igandera arte, festa giroa izango da nagusi San Jose Egoitzan.