Edonola ere, norbaitek ibiltzeko eragozpenik balu, ibilgailu bat jarriko zaio Munoaundira joateko.
Mendiko botak edo oinetako egokiak eramatea gomendatzen da, jaka eta ura.
Bisita euskaraz eta erdaraz izango dela argitu du Antxoka Martinezek.
Munoaundiko herri harresituari monumentu izendapena aitortu zion Eusko Jaurlaritzak. Sei hektareako gunea da eta 500 bat metro ditu harresiak.