Berriak
Larunbatean izango da hileroko emakumezkoen defentsa pertsonaleko saioa
Emakumeei zuzendutako ahalduntze ikastaroen baitan Anaitasuna Kanku Karate Elkarteak ematen dituen defentsa pertsonaleko saioak hilean behin izaten dira eta datorren larunbatean, apirilaren 13an, izango da. 10:00etatik 12:00etara eskainiko kirol elkartearen egoitzan (Inazio Iriarte Margolaria kalea). Saioak irekiak eta doakoak dira.