Lorcak eta Merinok Parisko Jacques Lecoq Nazioarteko Antzerki Eskolan ezagutu zuten elkar eta 2001ean eratu zuten Titzina konpainia.
Berriak
Titzina konpainiak “La Zanja” antzezlana dakar Azkoitira
Titzana Teatro konpainiak gaztelaniazko “La Zanja” antzezlana taularatuko du larunbat honetan, urtarrilaren 12an, Azkoitian. Ikuskizuna Diego Lorca eta Pako Merino aktore eta ekoizleek sortu, zuzendu eta antzezten dute. Tragikomediak Latinoamerika eta Europaren arteko erlazioa hurbiltzen dio ikus-entzuleari. Baztartxo Antzokian izango da, 19:30ean. Sarrerak sei eurotan egongo dira salgai. Antzezlanak herri txiki bateko alkatea den Alfredo eta meatzaritzako multinazional bateko teknikaria den Miquelen arteko istorioa jasotzen du. Urrezko esplotazioaren inguruko anbizio eta aukerek bizilagunen arteko harremanak aldatuko ditu, bi protagonistak muturreko esperientzia batera eramanez, mendeak lehenago Pizarro eta Atahualpa elkartu ziren lur berean.