Berriak
Herritarren hiru laurdenek baino gehiagok jaso dute jada hondakinak biltzeko sistema berrirako materiala
Hondakinak biltzeko sistema berrirako materialaren banaketa martxa honean doa. Gaur eguerdirako (ostirala) materialen hiru laurden baino gehiago banatuta zeuden, eta dagoeneko 1.000 baino gutxiago dira kuboak eta txartelak jasotzeko dauden etxebizitzak. Oraindik egun eta erdi daude horretarako: gaur (ostirala) 14:30ak arte eta 17:00etatik 20:00etara, eta bihar (larunbata) 10:00etatik 14:00etara jaso ahal izango dira Elkargunean. Hortik aurrera, Hondakinen bilketa selektiborako informazio bulegotik pasatu beharko da material hartzera (Herriko plazan).
Asteartean hasiko dira errefusa atez-ate jasotzen, eta ordura bitartean, edukiontzi grisak kendu eta pardelenak jartzen ari dira egunotan. Asteartera arte ez dituzte kenduko edukiontzi guztiak, beraz, gutxiago egon arren, egon egongo dira. Pardelenak, berriz, astearterako egongo dira guztiak jarrita.