Egun abian dauden proiektuak aurkeztu zituzten atzoko saioan, Iraurgi Berritzenen konsolidazioaren berri eman zen, eta aurrera begira Iraurgi Berritzenetik, enpresa, hezkuntza eta erakundeekin garatu beharreko lan lerroen ekarpenak jaso ziren. Horren ondotik, Iraurgi Berritzeneko ekintza lerroak ere lehenetsi ziren atzoko saioan:
• Etorkizunerako beharrei egokitzeko, gaur egungo prestakuntza egokitzea, eredu berritzaileak aplikatuz.
• Enpresetan dibersikazioa eta elkarlana bultzatu bailararen ehun ekonomikoa ziurtatzeko. Horretarako, beharrezkoa izango da kudeaketa eredu partehartzaileak bultzatzen jarraitzea.
• Erakundeei dagokionez, legealdietatik haratago epe luzeko proiektuetan inplikazioa eta partehartze aktiboa izatea eta garatzen diren politika maila desberdinen arteko koordinazioa.