Berriak
Hondakinak biltzeko sistema berrirako material banaketa, martxa onean
Hondakinak biltzeko sistema berrirako materiala banatzen atzo hasi ziren Udala eta Urola Erdiko Mankomunitatea eta dagoeneko 2.500 herritar baino gehiagok jaso dute beharrezko material hori. Beteta egon zen atzo Elkarguneko areto nagusia, jendearen joan-etorria medio. Herritarrak kubo grisa, edukiontziak irekitzeko txartela eta birziklartzeko gida ari dira jasotzen, eta hondakin organikoa sailkatzeko poltsa konpostagarriak eta kubo marroia oraindik jasotzeke dutenak, horiek ere bai. Elkargunean ari dira banatzen material hori, honako ordutegietan:
Uztailak 16,17 eta 18an (asteazken, ostegun eta ostirala), 10:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara.
Uztailak 19 (larunbata) 10:00etatik 14:00etara.
Egun horietan jaso ezin duten herritarrek Hondakinen Bilketa Selektiborako Informazio Bulegotik pasatu beharko dute (Herriko plazan). Sistema berria datorren asteartean jarriko da martxan (hilak 22), eta ordurako ezinbestekoa izango da beharrezko materiala eskuratzea.