Berriak
San Jose egoitzan hasi dira aire egokitua jartzen
San Jose Egoitzan aire egokitua jartzen hasi da Udala. Gune batzuetan martxan dago dagoeneko, eta hilabetea amaitzerako aurreikusitako leku guztietan egotea espero da. Zehazki, egoitzako egongela guztietan jarriko da aire egokitua, bertako egoiliarren erosotasuna eta bizi kalitatea hobetzeko asmoz. Izan ere, uda partean asko berotzen dira eraikinaren parte batzuk, eta jakina da adineko pertsonentzat bereziki kaltegarria dela beroa. Horri aurre egiteko erabaki du Udalak aire egokitua jartzea.
Aire egokitua jartzea 200.000 euro kostako da.