Berriak
Andramaxetako kartelak aurkezteko azken eguna, bihar (hilak 10)
Andramaxetako kartel lehiaketara aurkezteko epea bihar amaitzen da (hilak 10) eta beraz, parte hartu nahi dutenek gaur eta bihar izango dute euren lana aurkezteko azken aukera. Aurkeztutako lan guztiekin erakusketa egingo da asteburuan Elkargunean, eta bertan, herritarrek euren gustukoenari botoa emateko aukera izango dute. Erakusketa larunbatean eta igandean izango da (12 eta 13), 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Kartel irabazlea adituen epaimahai batek aukeratuko du, eta herritarren iritzia ere kontuan izango dute.