A zer eguna gaurkoa! Gaur, uztailak 7, San Fermin eguna ospatu dugu Uztaila Jolasean. HH3-4koek hasieran, urduritasuna alde batera utziz, taldeetako argazkiei markotxo bat egin diegu, hauek etxera eramateko eta oroitzpen bat izateko. HH 5-LH 1ekoek, lehenbizi, jolasak egin ditugu eta ondoren, abestia entseatu eta plazara jaitsi gara.
Lh 2-tik aurrerakoak San Ferminak ospatu aurretik entzierroan korrika egiteko entrenatu gara herri kirolak eginez.
Ondoren, zezenak, pregoneroak eta korrikalariak prestatu ditugu. Eta azkenik, guztiok plazara abiatu gara txupinazoa ikusteko asmotan, eta nahiz eta momentu batzuetan eguraldia lagun ez izan, zezenekin eta dantzan goiz zoragarri bat pasa dugu. GORA SAN FERMIN!
OHARRA: eguraldia dela eta, asteartean Landako urtegira egin beharreko ibilaldia, ostiralera, uztailak 11, atzeratu dela.
AVISO: debido al mal tiempo, la excursión que se iba a realizar el martes, se ha retrasado al viernes, 11 de julio.