Berriak
Musikagunea eraikitzeko obrak hasi dira
Musika eskola, banda eta herriko rock taldeak bateratuko dituen Musikagune berria eraikitzeko lanak hasi dira jada. Lokal hori husten aritu da brigada ekainean, eta uztail hasieran hasi dira Altuna y Uriako langileak obrak egiten, enpresa horri esleitu baitzaizkio lanak. Kontratazioaren arabera, sei hilabeteko epea du Altuna y Uriak lan horiek bukatzeko eta, ondo bidean, urte amaierako oporraldian egingo da leku aldaketa. Obren aurrekontua 753.420 eurokoa da.