Berriak
Urretxurako bidegorria itxita egongo da ostegun, ostiral, astelehen eta asteartean
Urretxurako bidegorria garbitzeko lanak egindo ditu datozen egunetan Gipuzkoako Foru Aldundiak eta ondorioz, ostegunean, ostiralean, astelehenean eta asteartean itxi egingo dute bidegorria, 08:00etatik 18:00etara artean. Aldundiak jakinarazi du egun horietan sastrakak kendu eta bidea garbituko duela, eta lanak egin bitartean harriak eta bestelako objetuak erortzeko arriskua dagoenez itxiko dute bidegorria.