Materialaren banaketa: kubo grisa, txartela eta gida
Egunak: Uztailak 16, 17 eta 18
Ordutegia: 10:00etatik 14:30era /17:00etatik 20:00etara
Eguna: Uztailak 19 (larunbata)
Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara
Lekua: Elkarguneko areto handian
Oharra: hondakin organikoak jasotzeko kubo marroia dagoeneko ari da banatzen udala, eta oraindik eskuratu ez dutenek Herritarren Informazio Bulegoan egin dezakete, uztailaren 19a baino lehen.
Behin materiala banatuta, uztailaren 16ean edukiontzi grisak kaletik kentzen hasiko da Udala eta horrekin batera, pardelentzako edukiontziak jartzen ere bai. Horrez gain, oraingo edukiontzietan beharrezko egokitzapenak ere egingo dira.
Aldaketa ahalik eta errazen egiteko beharrezko baliabideak jartzen jarraituko du Udalak, eta gogora arazi nahi du edozein zalantza edo galdera argitzeko Herritarren Informazio Bulegoa zabalik dagoela egunero, herriko plazan.
KRONOGRAMA:
Uztailaren 7ko astean etxe guztietara eskutitz bat iritsiko da materialaren banaketa noiz eta non izango den zehaztuz. Gutun horretan, herritar bakoitzak bererai dagokion zenbakia jasoko dugu.
Uztailak 16: edukiontzi grisak kaleetatik kentzen hasiko dira eta pardelenak jarriko dituzte.
Uztailak 16,17,18,19: Material banaketa egingo da Elkargunean(Kubo grisa, txartela eta gida)
Uztailak 22 (asteartea): errefusa atez ate biltzen hasiko gara. Kubo grisa txintzilikaroan utzi behar da 20:00-24:00