Berriak
Kurtsoari agur, kantuz eta umorez
AEK euskaltegiko ikasleek kantuz eta umorez esan zioten agur 2013-2014 ikasturteari. TTakun tabernatik abiatuta, kantu poteoa egin zuten 19:00etan hasita, bereziki prestatutako kantu liburuak eskuan zituztela. Iraurgi abesbatzako zenbait kide ere aritu ziren euskara ikasleekin eta horiei esker, kantu ezagunen tonua eta doinua egokia lortu zuten. Euren giroa ikusita, hainbat herritar ere elkartu zitzaizkien kantura. Bukatzeko, afaria egin zuten Jubilatuen tabernan. Hemen dituzue argazki gehiago, ikusgai