Berriak
Kurtso amaierako kantu poteoa gaur (osteguna)
Gaur, ekainak 19, azken kurtso eguna da AEK euskaltegian eta Mintzalagun egitasmoan, eta ikasturtea behar bezalako amaiera emateko kantu poteoa egingo dute Iraurgi Aberbatzako zenbait kideren laguntzarekin. 19:00etan abiatuko dira Ttakun tabernatik eta 21:00ak arte arituko dira kantuan tabernaz taberna. 21:00etan, kurtso amaierako afaria egingo dute Jubilatuen tabernan.