Berriak
Andramaxetako kartel lehiaketa abian da
Udan sartzear, gero eta gertuago somatzen dira herriko festak eta horren jakitun, Andramaxek iragartzeko kartel lehiaketa martxan jarri du Udalak. Hirugarren edizioa izango da aurtengoa, eta oinarrietan ez aldaketarik egongo. Lanak aurkezteko epea ekainaren 25ean zabalduko da, eta azken eguna uztailaren 10a izango da; horren ondotik, uztailaren 12tik 13ra erakusgai jarriko dira kartel horiek, herritarrek ikusi eta gogokoena aukeratzeko. Epaimahaia aditu talde batek osatuko du, eta herritarrek erakusketa hortan emandako botoak ere kontuan hartuko dira. Erakusketa Elkargunean izango da aurten, aipatu bi eguneran, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Hemen dituzue lehiaketaren oinarriak, ikusgai.