Berriak
Alde zaharreko zakarrontziak egokitzen ari da Udala
Kaleko zakarrontzietan ere gaika sailkatzeko aukera bermatzeko asmoarekin, Alde Zaharreko zakarrontziak moldatu eta egokitzen ari da Udala. Horretarako, gune horretako zakarrontziak kendu egin ditu, behar bezala margotu eta egokitzeko. Lan horiek egin bezain pronto jarriko dira zakarrontziak dagozkien tokietan .Zakarrontziak berriz jarri aurretik hondakinak gertuen dauden edukiontzietara botatzeko eskatzen zaie herritarrei. Barkatu eragozpenak