"Bertako merkataritza bultzatzeko beste bide bat da, gure dendariak eta gure herria bizirik mantentzeko beste pausu bat", adierazi du Urrategi Alberdi alkateak, eta Udaletik bertako merkataritza sustatzeko ahaleginetan jarraituko dutela berretsi du. Interneten eskaintzen dien aukera hori baliatzera ere animatu ditu herriko dendariak, eta Iraurgi Berritzen baliabide guztiak eurei laguntzeko dituztela gogorarazi ere bai.
Plataforma hori kudeatu eta bertan parte hartu nahi duten dendariei laguntzeko teknikari bat jarri du Iraurgi Berritzenek, eta interesa dutenek beregana jo behar dute: 636 298 520 telefonora deituta edo eazkune@iraurgiberritzen.net helbidera e-mail bat bidalita.
Azkoitiko Elkarmendia enpresak garatu du plataforma hori, eta hasiera hasieratik honako irizpideak izan dituztela adierazu dute bertako arduradunek: Dendari ezberdinez osatutako plataforma bat osatzea, erosleari eskaintza zabala eskaintzea, merkatarientzat erabiltzeko erraza izatea eta kudeatzaile baten bidez erraz egokitu eta dinamizatzeko modukoa izatea.
Oraindik aurreneko fasean dago plataforma: dagoeneko egitura eginda dago, eta denda batzuk sartuta daude, baina erosketarik oraindik ezin da egin. Izan ere orain ahalik eta denda gehien batzea nahi dute, eta horretan hasiko dira. Behin dendak sartuta, irail alderako erosleentzat martxan izatea espero dute.