Berriak
Ireki dituzte kanpoko igerilekuak
Hasi da udako igerileku sasoia. Gaur goizeko 10:30ean zabaldu dituzte Ugarte-Igarango kanpoko igerilekuak, eta irailaren 14ra arte, egunero egongo dira zabalik, 10:30etik 20:00etara. Denboraldia hasi dela eta, Udaltzaingoak gogora arazi nahi du kanpoko igerileku inguruetan behar bezala aparkatzea ezinbestekoa dela eta hala egiten ez duenari isuna jarriko diotela.