Berriak
Iruzur eta lapurretekin kontuz ibiltzeko ohartarazi du Udaltzaingoak
Azkoitiko Udaltzaingoan iruzur eta lapurreta kasu batzuk atzeman ditu Azkoitia eta inguruetan, eta hori dela eta, kontuz ibiltzeko eskatzen die herritarrei. Batetik, lepoko kate lapurretak egon dira herrian, batik bat adinekoei egindakoak. Lapurrak besarkatzera eta musuak ematera gerturatzen dira herritarrengana, eta kontaktu fisiko hori aprobetxatzen dute lepokoa kentzeko. Bestetik, berriz, 'tokomotxo' delako iruzur kasuak ere ugaritzen ari dira: kasu honetan, ustez saritutako loteria boleto batekin gerturatzen dira iruzurgileak, atzerritarrak direla eta ezin dutela kobratu esanez, eta boleto hori saltzen saiatzen dira.
Gisa honetako kasuren bat pairatu edo ikusi duten herritarrei Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko eskatzen zaie. 943 85 71 71