Berriak
OHZ zerga (IBI) asteazkenean kobratuko da
OHZ edo IBI zerga asteazkenean (hilak 11) kobratuko zaie erreziboa helbideratuak dutenei. Erreziboa helbideratu gabe dutenei, berriz, jada posta arrunt bidez bidali zaie, eta jaso ez dutenek Azkoitiko Udalaren Harrera Bulegoan eskatu beharko dute. Zerga hori ordaintzeko borondatezko epea ekainaren 30ean amaituko da.