Berriak
Mikroenpresa eta enpresa txikiekin arlo komertziala indartzen laguntzeko lan bilera antolatu du Iraurgi Berritzenek
"Enpresa bezeroarengana eta emaitzetara bideratu" izenburupean lan bilera antolatu du Iraurgi Berritzenek ekainaren 17rako. Azkoitiko Intsausti Jauregian izango da, 09:00 etatik 14:00etara, eta eskualdeko mikroenpresa eta enpresa txikietako arduradun eta nagusiei zuzenduko zaie, enpresaren arlo komertzialean sakontzeko helburuarekin. Egunerokoan bezeroei bideratuta egoteko, enpresa lorpenera bideratzeko eta bezeroekin komunikazioa hobetzeko, jarrera eta gaitasun klabeen inguruan arituko dira eta horretaz gain, enpresa baten esperientzia ezagutuko dute, nola balore hauek landuz sektoreko enpresa erreferente bezala kokatzen ari diren, aurreratzen eta eraldatzen. Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko 943 85 11 00 telefonoan edo honako helbide honetan mikropyme@iraurgilantzen.net.