Aipatu Karena, Euskal Herri mailan sortzen den lehenbiziko crowdfunding plataforma dela eta, auzolanean sortutako proiektuei finantziazioa lortzen laguntzeko bitartekoa izan nahi duela. Gonbidatuek beraien proiektu aitzindaria aurkezteaz gain proiektu ekintzaileen finantziazioaren inguruan euren esperientzia azalduko dute. Ondoren, Urolaben barne proiektu batekin Karenan parte hartzeko jarraitu behar diren pausoak azalduko dituzte. Mahai inguru batekin emango zaio amaiera maiatzeko ekitaldiari.
Berriak
Crowfunding-aren inguruko solasaldia antolatu du biharko UroLABek
Urolab taldeak (Urolan ekintzailetasunaren kultura bultzatu nahi duen mugimendu irekia) "12 hilabete 12 ekintza" leloari jarraipena emanez, hilabete honetarako ekimena prestatu du. Ekintza bihar, ostirala, izango da 18:00etan Azpeitiko Sindikatu Zaharrean. Bertan, Crowdfunding-aren inguruko solasaldia egingo dute eta abian jartzera doan "Karena Crowdfunding" egiturako sortzaileak gonbidatu dira bertara.